Gorengo Mailako Ostadarrek eta Erregional I. Mailako Texas Lasartearrak, garaipen berria

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 6a

Aurreko jardunaldiko, Ostadar SKT eta Danenaren arteko neurketako irudia.

Futbol denboraldia aurrera doa eta herriko taldeetako ordezkariek dagozkien jardunaldia jokatu dute. Ostadar SKT zein Texas Lasartearra CFko Gorengo Mailako zein Erregional I mailako taldeek, hurrenez hurren garaipen berria gehitu dute hilaren 2an. Hiru puntuei esker, euren multzotako lehen postuetan mantendu dira bi taldeak

Zuri-urdinen erregional taldeak Michelin kirol gunean hartu zuen Orereta Kafea FC. Gorka Britek zuzentzen duen taldea nagusi izan zen eta aurkariak azken minutuan sartutako golak 3-1 utzi zuen markagailua.

Donostiako Puio zelaian, aldiz, 1. multzoko Gorengo Mailako lehia izan zen; Ostadar SKTk Axularren aurka neurtu zituen indarrak. Lehen zatian urdin-beltzek ez zuten jokoan ezta atea aurrean asmatu ere. Bigarren zatia hasi eta gutxira, aldiz, gola egin zuen. Tamalez, Axularrek berdinketa lortu zuen. Ostadarrek ez zuen amore eman eta aurkaria estutuz penaltia lortu zuen. Horren bidez, 1-2koa jarri zuen. Azken minutuetan jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren urdin-beltzak, baina ongi jokatuz, horrek ez zuen emaitzan eraginik izan.

Derbian garaipena

Bestalde, Jon Martinek Real Sociedad eta Athletic Cluben arteko derbia lehiatu zuen hilaren 1ean. Martin hamaikakoan izan zen eta defentsa lan ederra egin zuen norgehiagokan. Neurketa zirraragarria izan zen; zuri-gorriak atzetik joan ziren partida osoan zehar eta azken minutuan, txuri-urdinek 3-2 irabazi zuten.

Real Sociedad taldearen hamaikakoa derbian. Arg.: Real Sociedad SAD