Lasterketa nagusian Celestine Jepkosgei (23.08) eta Titus Kripotich (19.23) kenyarrak nagusitu ziren. Herritar multzoa bat ere izan zen lehian, adin txikiko mailatan, batez ere.
Maila federatuan, nazioarteko lehiakideen artean ibili zen Zumeatarra taldeko Aimar Sukuntza; master mailan, aldiz, Mari Carmen Olaso eta 16 urtez azpikoan Ostadar SKTko June eta Erin Iruretagoyena ahizpak.
Eta eskolarteko mailako lasterketetan, Ostadar SKTko atletismo sailak ordezkaritza handia izan zuen. Sei infantil, hamar alebin eta hamasei bat benjamin izan ziren Hipodromoko pistan korrika.
Guztiek euren onena eman zuten zegokien lasterketetan. Hauek izan ziren maila batzuetako denborak:
|
Absolutu/23 urtez azpiko maila
Master maila
16 urtez azpiko maila
|
Infantil maila
|
Alebin maila
|
|
|
![]() |
Bestelako probak
Krosetik mendi zein errepide lasterketetara, herritarrak eta herriko ordezkariek proba ezberdinak lehiatu dituzte Iruña, Hondarribi edo Arrasaten.
Iruñeko Harresien gaueko lasterketa edo Arrasateko Antxintxika lasterketa izan ziren errepideko probak.
Arrasaten patinatzaileen proban izan ziren herritarrak lehian eta Irristaka taldeko Ximon Villalobos (20.26) bigarren iritsi zen helmugara; gutxigatik garailea Aitor Vacas izan zen (20.25).
Iruñean, aldiz, proba ezberdinetan (5K, 10K eta 15K) parte hartu zuten herritarrek. Horien artean, azkarrenak, Leire Aramendia (5K, 39.06), Mikel Iruretagoyena (10K, 48.50) zein Yoana Garcia (10K, 56.33) eta Carlos Sobejano (15K, 01.11.31) izan ziren.
Mendiari dagokionez, Hondarribian Beñat Elzo Mendi lasterketa lehiatu zen eta Lierni Arozena herritarrak 10 kilometrotako ibilbidea 59.10ean egin zuen.

