Plazaolako parkea itxi du udalak, haizeagatik emandako abisu horia bukatu arte

Txintxarri Aldizkaria 2025eko azaroaren 5a

Hego haizea gogor jotzen ari da goizaldetik eta gauerdira arteko abisu horia ezarri duela jakinarazi du Euskalmet agentziak. Horri lotuta, Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du Plazaolako parkea ixtea erabaki duela, eguraldiak eragin ditzakeen ezbeharrak saiheste aldera. Ekialdeko guneetan orduko ehun kilometrokoak izan daitezke ufadak, eta gainerakoetan, orduko 60-80 kilometrokoak.

Bestalde, Kantauri isurialdeko basoetan suteak izateko arriskua tarteko, maila bereko beste ohartarazpen bat iragarri dute, 00:00etara artekoa hori ere.

Haizeak motor bat bota du goizean, Hipodromo etorbidean.