"Aske izan nahi dutenen aterpe" izateko eratu dute izen bereko jaialdi hori. Esan bezala, aurreneko edizioa Atarrabian aurrera eramango dute, Nafarroan. "Zer da aske izatea?", gogoetatu dute. "Norbanakoaren eta gure herriaren askatatasunaren ulerkera kolektiboa" da beraiena. Bide horretatik, sortu nahi dute "Euskal Herri aske baten soinu banda: euskalduna, feminista, antikapitalista, solidarioa...". Hori horrela izanik, oholtza gainetik aldarrikatuko dute izaera hori estreinako aldira gonbidatu dituzten artistek, horien artean, Hazas&Jagoba herritarrek.
Ver esta publicación en Instagram
Kartela osatuko duten musikariak iragarri dituzte baina argi utzi dute oraindik sorpresa guztiak ez dituztela argitara atera.