Hileko hitzordu nabarmenen artean Goiko Gela taldearen kontzertua aurkeztu du Kultura sailak. Azaroaren 22an aurrera eramango dute, larunbatarekin, auditorioan. Ohiko gospelaren klasikoak eskainiko ditu taldeak, "euskararako moldaketekin eta berezko gaiekin uztartzen dituen proposamen originalarekin". Aipatu sailak azpimarratu du halaber, XXII. Lasarte-Oria Akordeoi Jaialdia. Hilaren 15ean izango da, larunbatarekin hori ere.
Dantza emanaldiez gozatzeko aukera ere izango dute herritarrek, Ballet to Broadway ikuskizunarekin. Hilaren 12an izango da hori. Makelur taldeak, berriz, Taberna Paraiso antzezlana oholtzaratuko du hilaren 28an.
Azaroaren 14an, ostegunarekin, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren (Azaroak 25) harira antolatutako ekitaldien barruan, Berdintasunaren alde filmatzen film laburren hautaketa bat proiektatuko dute Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan. 19:00etan iango dela iragarri dute udal ordezkariek, eta, sarrera, doakoa.
Film proiekzioak
Zinema programazioaren barruan, Karmele, Una batalla tras otra, Acosada eta Los domingos ikusteko aukera izango dute herritarrek, Haurrentzako emanaldiak ere izango dira; Sari nagusia ziztu bizian eta El mago de la ciudad esmeralda emango dituzte.
Udal liburutegian, gainera, Liburu Baby Klubaren saio berriak aurrera eramango dituzte, eta horrez gain, Monica Leivak gidatutako literatur solasaldia ere izango da. Orobat, Zientziaren Eguna dela-eta familientzako esperimentu tailerrak ere iragarri ditzute, eta haurrei zuzendutako indarkeriari buruzko ipuin kontaketa saioa ere programatu dute; azken ekimen hori, Berdintasun arloarekin elkarlanean antolatu dute.
Horrekin guztiarekin batera, Udal Musika Eskolako ikasleen Santa Zezilia eguneko kontzertuaren berri ere eman du udalak, eta esan, "hileko unerik gogoangarrienetako bat" izan ohi dela. Hilaren 25ean izango da hori, 18:30ean, kultur etxeko auditorioan. Bertaratzeko gonbidapenak eskuratzea ezinbestekoa dela ohartarazu du erakundeak.
Kultura zinegotzi Ainara Elicecheak azpimarratu du hil honetarako eskaini den “kultur diziplina ezberdinen arteko aniztasuna eta oreka”.
Egunez eguneko eskaintza web atari honen Agenda atalean kontsulta dezakezue.