Urriko azken eguna berezia da. Gau Beltza, Halloween, Arimen Gaua...Hamaika izen ditu, eta ospatzeko era, ugari. Lasarteoriatarrek ekintza eraman duten arren, Dulce Tentacion gozo dendak eta Oriarte Produkzioak Halloween Festa antolatu dute, Jaizkibel plazan.
Udazkeneko arratsalde goxoa aprobetxaturik, hainbat familia gerturatu dira Sasoetako enparantzara. Ez dute aspertzeko betarik izan. Haurrek jolasteko aukera izan dute, txokolatada solidarioa ere egin dute. Hori ez ezik, Patricia Martinek eta bere neskek dantza beldurgarrien emanaldia eskaini diete bertaratutakoei.