Palestinaren alde kontzentratuko dira gaur arratsaldean

Txintxarri Aldizkaria 2025eko urriaren 31

"Azken gertaera larrien bueltan", GKS erakundearen barruan eratu duten gazte komiteko kideek Palestinaren alde kontzentratzera deitu dituzte herritarrak gaur arratsaldean, 18:30etik aurrera. "Azken orduetan, Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahu-ren aginduz ehun palestinarretik gora erail dituzte". 'Israel suntsitu, Palestina askatu' lelopean aurrera eramango dute ekintza hori.