Herriko futbol taldeek denetariko emaitzak izan dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urr. 30a, 13:30

Lasarte-Oriako futbol taldeek jardunaldiz jardunaldi euren onena ematen dute ligan. Hilaren 25ean eta 26ean, emaitza ezberdinak eskuratu dituzte Ostadar SKTko ordezkariek; Texas Lasartearra CFko talde federatuek, aldiz, garaipena erdietsi dute maila guztietan

Aipatzeko da Ostadar SKTko Gorengo Mailako taldearen jarduna. Urdin-beltzek indartsu hasi dute liga, bi neurketatik bost irabazi eta bat berdindu dituzte; azkenekoan, Danena taldea gainditu zuen 2-0. Bere multzoko lehen postuan dira. Ikus galeria.

Emaitza berarekin irabazi zituzten euren neurketak Ostadarreko Erregional I. Mailako zein Ohorezko Jubenil mailako taldeek Sporting de Herrera eta Usurbilen aurka. Kadete I. Mailako A taldeak ere 0-7 gainditu zuen Sporting De Herrera eta Gorengo Jubenilak 1-3 gailendu zen Beti-Onaren aurka. Binako berdinketarekin konformatu behar izan ziren Jubenil eta Kadete I. Mailako B taldeak.

Bestalde, Ohorezko Erregionalak eta Ohorezko kadeteek ezin izan zituzten Hernaniko ordezkariak gainditu; 1-5 eta 0-4 galdu zuten. Eta kadete neskek ere gutxigatik galdu zuten Aiztondoren aurka, 1-0.

Texas Lasartearra CFko ordezkariek, ordea, jardunaldi biribila izan zuten federatu mailan. Talde guztiek lortu zituzten puntuak euren partidatan eta gehiengoak garaipena. Erregional I. Mailako taldeak husna berdindu zuen Pasaia B taldearekin. Jubenil Gorengoak 4-3 irabazi zion Urki CD B taldeari. Jubenil I. Mailako taldeak 6-2 irabazi zion Sporting de Herrera B taldeari eta Kadete I. mailan, Urnieta CD B 0-3 gainditu zuten zuri-urdinek.