Ximon Villalobos patinatzailea, hirugarren 15 K proban

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urr. 30a, 14:30

Villalobos (eskuinean), patinatzaileen podiumean. Arg.: Salto 15K DSS

Lasarte-Oria Bai! Kroseko egun berean, hilaren 26an, 15k eta 5k probak lehiatu ziren Donostian. Patinatzaileen podiumean Ximon Villalobos herritarra hirugarren mailan izan zen

Herritar talde bat izan zen bertan lehian lasterketa ezberdinetan eta Ximon Villalobos patinatzaileak eskuratu zuen herritarren artean posturik onena; brontzezko postua. Irristaka taldeko gazteak 28.40 behar izan zituen hamabost kilometroko bidea egiteko. Julen Urkizar izan zen garailea eta Aitor Vacas bigarren.

Korrika lehiatutako 5k proban, aldiz, Javier Miguel (25.32) eta Yoana Martin (26.22) izan ziren herritarren artean azkarrenak eta 15 K lasterketan, Sergio Ramirez (52.18) eta Lorea Barkaiztegi (01.04.34).

Bestalde, urriaren 19an, Salamancako Aldundiko Maratoi Erdian parte hartu zuen Mari Carmen Olaso herritarrak eta 50 urtez azpikoen kategorian laugarren izan zen hirugarrenetik segundo gutxira.