Ezker Hormako Gipuzkoako txapelketako fase ezberdinetan ari dira lehian Intzako kideak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urr. 30a, 12:45

Intza KEko pilotariak Ezker Hormako Gipuzkoako txapelketan ari dira lehian. Mailaren arabera fase ezberdinetan dago euren txapelketa

Lehen fasea jokatzen ari direnen artean, kadete 3. mailako bikoak bakarrik lortu zuen garaipena. Arkaitz Lasa eta Ekhi Maiz bikoak ederki jokatu eta 15-22 gaintu zuten Arrasate 2.

Gomazko pala bikoak, aldiz, ezin izan zuen Eibar 2 garaitu Loidibarren pilotalekuan hilaren 24an jokatutako norgehiagokan. Jagoba Mendizabal eta Eneko Sarasola ongi jardun arren, eibartarrak nagusi izan eta 12-25 gailendu ziren. ikus galeriako irudiak.

Eta Nagusien 2. mailako kideek lehen faseko azken partidari egin zioten aurre. Jon Pello Artetxe eta Beñat Olazabalek ezin izan zuten nagusi izan zen Ataungo bikoaren aurka ezer egin eta 22- 3 izan zen azken emaitza. Fase honetako emaitzak kontuan izanik, euren multzoko sailkapenean seigarren amaitu dute eta ondorioz, maila jaitsiera izango dute jokoan Ilunperen aurka.

Beste batzuk, esate baterako, finalerako bidean geratu dira txapelketatik kanpo. Hori da kadete 2. mailako bikotearen kasua.

Azken fasean murgilduta Oier Elola eta Oier Jauregi kadeteek lehiaketako final laurdenak jokatu zituzten Hernani 2ren aurka. Herritarrek ezin izan zuten aurkaria gainditu, 22-10 eta Hernani izango da txapelketako finalerdietan.

Enrique Abril finala

Aurreko zenbakian argitaratu modura, hilaren 26an Enrike Abril txapelketako finala zen jokatzekoa, baina eguraldiaren iragarpenak zirela eta, neurketa astebete atzeratu da. 

Gauzak honela, Zubieta 2 eta Donibane Lohizuneko Luzean taldeak txapelarengatik lehian izango dira azaroaren 2an, igandearekin, 10:30ean, Zubietako pilotalekuan. Endika Gartzia herritarrak Zubietarekin parte hartuko du.