Enara Arrutik, hirugarren postua itsasoko arraun estropadan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urr. 30a, 11:30

Enara Arruti eta Arbil Telletxea, lehiaketa baino lehen. Arg.: JJ Portos.

Hilaren 25ean, Donostia/San Sebastian Bay Rowing itsasoko arraun estropada lehiatu zen Donostian. Ur Kirolak taldeko Enara Arruti herritarrak Arbil Telletxearekin batera Open lehiaketako Jubenil 2X scull moldalitatean parte hartu zuen. Aurreko astean entrenamendu saioak hasi arren, hirugarren postua eskuratu zuten Arrutik eta Telletxeak, Donibane Lohitzuneko (Lapurdi) Ur-Joko eta San Pantaleon (Pontejos, Cantabria) bikoteen atzetik, hurrenez hurren.