Universitario Bilborekin neurtu zituen indarrak Gipuzkoa Sortzen taldeak. Lehen zatian bizkaitarrak izan ziren nagusi eta 16-3ko markagailuarekin iritsi ziren atsedenaldira. Beltzak, ordea, ez ziren burumakur geratu. Entsegu, gauzatze eta, batez ere, azken zigor kolpeari esker, neurketari izulia ematea lortu zuten. Jokien Beloki herritarra bigarren zatian sartu zen zelaira eta entsegua egin zuen.
Atsobakar kirol gunean, aldiz, zigor kolpeek erabaki zuten Euskal Liga I. mailako partida. Gipuzkoa Sortzenek eta Uribealdeak neurketa borrokatua jokatu zuten eta ez ziren azken marrara iristeko gai izan. Bizkaitarren aldeko lau zigor kolpek eman zioten aurkariari garaipena, 0-12. Ikus irudiak galerian.
16 urte azpiko Gesalaga Okelan Zarautz taldeak ere ez zuen zorterik izan Hiruherri RTren aurka, 10-50. Baina Erik Perez herritarrak zigor kolpea eta gauzatzea egin zituen.
Espainiako selekzioa
Bestalde, Alex Saleta herritarra Castilla y Leons Iberians taldetik Espainiako selekziora egingo du jauzia. Hilaren 24an, Romanian Wolves taldearen aurka Europako Super kopako jardunaldia jokatu zuen herritarrak Iberiansekin, 62-7 irabazi zuten. Saleta bigarren zatian sartu zen zelaira.
Eta azaroaren 8an, aldiz, selekzioko talde nagusiak Irlandaren aurka Leganesen (Madril) lehiatuko duen neurketako deialdian da Lasarte-Oriako jokalaria.