Buruntzaldea IKTko kideek marka eta gutxienekoak lortuz hasi dute Neguko liga

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urr. 29a, 14:30

Neguko Ligako lehen saioan parte hartu zuten igerilariak. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Buruntzaldea IKTko absolutu, junior eta infantil mailako kideek lehia hasi zuten hilaren 25ean, Hernanin. Neguko Ligako lehen jardunaldian igeri egin zuten taldeko hamabi kideek. Marka pertsonalak eta Euskal Herriko Udako txapelketarako gutxienekoak ere eskuratu zituzten

Gazteek 50 m. bular eta 200 m. lau estilo probetan parte hartu zuten; izan zen 100 m. tximeleta, 100 m. libre eta 50 m. bizkar probetan ere aritu zen kiderik.

Nahiz eta teknika eta taktikari garrantzia eman, hamahiru marka pertsonal eskuratu zituzten gazteek eta horien artean, gainera, Aitor Ormazabalek Euskal Herriko Udako txapelketarako bi gutxieneko lortu zituen: 50 m. bizkar eta 100 m. tximeleta.

Marka pertsonalak honakoak izan ziren:

  • Lier Garmendia: 50 m. bular eta 50 m. bizkar.
  • Izaro Bautista: 50 m. bular eta 200 m. lau estilo.
  • Laida Guerrero: 50 m. bular eta 100 m. libre.
  • Aitor Ormazabal: 100 m. tximeleta, proba bereko 50 metroetako pasea eta 50 m. bizkar.
  • June Apeztegia: 200 m. lau estilo.
  • Itxaso Iparragirre: 200 m. lau estilo.
  • Aitor Estanga: 100 m. libre eta proba bereko 50 metroko pasea.

Saioak prestakuntzaren nondik norakoak ikusteko baliagarria izan zitzaien taldeko prestatzaileei: "Sei asteko entrenamendua dugula kontuan hartuta, batez ere helduenentzat, ez da erraza aurreko denboraldiko erritmoetan igeri egiten egotea eta batzuen kasuan".

Neguko Ligako hurrengo saioa Hernanin izango dute berriro, azaroaren 15ean.