LOKEko judokek, hiru brontze Iruñean

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urr. 29a, 12:30

Anaitasuna torneoan parte hartu zuten LOKEko judokak eta Gorka Aristegi entrenatzailea. Arg.: LOKE Judo.

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) Judo saileko kadete kirolariak Iruñera egin zuten bidaia hilaren 25ean. Diez, Pozo eta Linazasoro judokek hirugarren postua eskuratu zuten Anaitasuna torneoan 

Iruñeko torneoan taldeko zortzi kidek parte hartu zuten: Iraia Diez, Sofia Pozo, Anne Linazasoro, Iago Izquierdo, Alejandro Arevalillo, Ariana Mendoza, Maria Escribano eta Marco Iriso. Taldeko prestatzaile Gorka Aristegiren hitzetan, guztiek ederki egin zieten aurre euren borrokei eta horren erakusle, podiumak izan ziren; Diez (-57 kg), Pozo (-44 kg) eta Linazasorok (-70kg) brontzezko domina jantzi zuten.