Hilaren 11n, hiru bikote izan ziren nor baino nor Alegiako plazan: Telleria eta Olaizola, Mikel Lopetegi Urra eta Aimar Galarraga eta Jokin Eizmendi eta Gari Garmendia.
Bikoteko kide batek banaka zein binaka txandaka 125 kiloko lau harri jaso behar zituzten lehiakideek. Banakako saioetan, Telleriak zilindro zaharrarekin egin zuen lan, 25 jasoaldi (02.46) eta Olaizolak koadrokoa 30 aldiz jaso zuen (03.11). Binaka harri kubiko (03.47) eta bolari (03.11) 35 jasoaldi egin behar izan zieten.
Lan guztiak egiteko 12 minutu eta 55 behar izan zituzten Telleriak eta Olaizolak eta horri esker, sariko txapela jantzi zuten. Bigarren postuan Urra eta Galarraga (14.30) sailkatu ziren eta hirugarren, Eizmendi eta Garmendia (16.53) izan ziren.