Extremadurako herri txiki horretan jaio eta Gipuzkoako udalerri ugaritan (Lasarte-Orian, besteak beste) bizi diren 110 pertsona elkartu dira berriki Urnietako Oianume jatetxean, urteroko ohitura berritu eta mahaiaren bueltan tarte atsegin bat igarotzeko. Establezimendu horretako langileek emandako arreta eta zerbitzatutako janaria nabarmendu dituzte parte hartzaileek.