Garagardo azoka egin dute Palomo Linares elkartean

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urr. 28a, 10:00

Aurreko ostiraleko azokan, garagardoa zerbitzatzen. Argazkia: Palomo Linares elkartea.

Alemaniako ospakizunekin bat egin eta oso ohikoak izaten dira urteko garai honetan garagardoaren bueltako azoka, otordu eta antzeko ekimenak. Joan den ostiralean 45 bat lagun elkartu ziren Palomo Linares elkartean eta saltxitxak edota txerri ukondoa ezkondu zituzten marka eta elaborazio desberdinetako garagardoekin. Giro ederrean afaldu zuten eta, aurreko urteetan bezala, lagun japoniar bat parte hartzera animatu zen.