Nola joan da lasterketa?
Azkenean eguraldiak lagundu du. Ez zen espero. Giroa polita zegoen, gorputzak erantzun du eta ondo joan da. Horrelako marka bat egiteko asmoa nuen. Gero ez dakizu gorputzak nola erantzungo duen. Esperotakoa egin dut eta gustura nago.
Hasieratik nesketatik lehena jarri naiz. Ez dut talde finkorik izan. Krosetan zaila da erritmo konstantea mantentzea. Baina inguruan beti berdinak ginen eta gutxi gorabehera nola nintzen jakiteko balio izan dit.
Lehen aldia zenuen Lasarte-Oria Bai! Krosean?
Bai, lehen aldia dut Lasarte-Oriako proba egiten. Garai honetan beste lasterketak batzuk ere egiten dira. Normalean Donibane Lohitzune – Hondarribia egin ohi izan dut data honetan, baina aurten dena delakoarengatik Lasarte-Oriakoan amaitu dut eta gustura egon naiz. Errepikatuko dut.
Zer iruditu zaizu ibilbidea?
Gorabeheratsua da ibilbidea. Goraka galtzen nuena, beheraka konpentsatu dut. Poligono aldea agian gogorrago egin zait, jende gutxiago zegoelako animatzen. Baina jendea zegoen lekuetara iristean, berriro ere indarrak berreskuratzen nituen.
Herritarren giroak ere lagundu du?
Esan zidaten giro handiko lasterketa zela eta egia esan horrek asko laguntzen du. Bi kilometro faltan Zubietara iritsi eta jendetza egotea. Eta askotan ere neska izateagatik gehiago animatzen dutela… horrek asko laguntzen du.