Buruntzaldea IKTko kideek Neguko Ligari hasiera emango diote

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urr. 24a, 11:15

Irailean entrenamendu saioak hasi eta txapelketa garaiari hasiera emango diote aurki Buruntzaldea IKTko igerilariek. Zehazki absolutu, junior eta infantil mailako kideak izango dira lehenak. Hilaren 25ean Hernanin bilduko dira Neguko Ligako jardunaldian

Lehen saio horretan bakarka estilo eta luzera ezberdinetako probei egingo diete aurre igeriketa taldeko ordezkariek: 100 eta 1.500 m. libre, 50 m. bular, 100 m. zein 200 m. tximeleta, 50 m. zein 200 m. bizkar eta 200 m. lau estilo eta 100 m. libre. Taldean, aldiz, 4x200 m. errelebo luzeari egin beharko diote aurre.

Azaroan, aldiz, taldeko txikiak izango dira igerilekuan lehiarako murgilduko direnak, lehenik alebinak azaroaren 8an, Maialen Chourraut kiroldegian eta azkenik benjaminak, azaroaren 29an, Andoainen.