Kanboarrak (Lapurdi) eta Zaharren Segi (Baigorri, Behe Nafarroa) taldeak finalerdietan gainditu ostean, Zubieta 2 eta Donibane Lohizuneko Luzean taldeek neurtuko dituzte indarrak azken neurketan. Endika Gartzia herritarra Zubietarekin izango da lehian.
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak gfinalaren data berria jakinaraiko du hurrengo egunetan.
Gainerako emaitzak
Ezker Hormako lehiari dagokionez, guztiek garaipena erdietsi zuten, Intza KEko Nagusien 2. Mailako taldeak izan ezik; 11-22 galdu zuen.
Gomazko paletako bikoak Azkia 1 garaitu zuen 20-25. Eskuko modalitatean, aldiz, Kadete 2. mailako kideek final zortzirenak gainditu zituzten, Ilunpe 1 20-22 irabazi ostean eta 3. mailako gazteek Alde Zaharra 2 gainditu zuten, 22-3.