Gaur gauerdira arte abisu horia ezarri du Euskalmet agentziak, orduko ehun kilometrokoak izatera iritsi daitezkeen haize boladengatik. Goizaldetik gogor ufatzen ari da eta horren eragina nabari daiteke dagoeneko kaleetan, zuhaitzen bat edo beste bota duelako haizeak. Udalak herritarrei eskatu die arretaz ibiltzeko etxetik atera behar dutenean.