Abisu horia ezarri dute gaur gauerako eta biharko, haizeagatik

Txintxarri Aldizkaria 2025eko urriaren 22a

Haizeak, besteak beste, zuhaitzak bota izan ditu udalerrian.

Euskalmet agentziak iragarri du haize bolada indartsuak izan ditzakegula herrian, gaur 21:00etatik 00:00etara eta biharko egun osoan. Hori dela-eta, abisu horia ezarri du. Ipar-mendebaldeko ufada horiek orduko ehun kilometrokoak izatera hel daitezke.