Datorren urteko ordenantza fiskalen txostena ikusgai jarri dute

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urr. 22a, 08:00

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du hasierako onarpena eman diotela korporazioko talde politikoek 2026ko ordenantza fiskalen dokumentuari. Orain, dokumentu hori jendaurrean jarri dute ikusgai, interesa dutenek aztertu eta hala erabakitzen badute erreklamazioak egin ahal izateko. 30 egun balioduneko epea dute, hilaren 15etik zenbatzen hasita. 

Erreklamazio horiek udalaren erregistro elektronikoaren bidez edota bulegora joanda aurkez ditzakete herritarrek. Azken zerbitzu horren ordutegia 09:00etatik 14:00etara artekoa da, astelehenetatik ostiraletara.