Absolutu mailako Euskadiko txapelketa lehiatu zen hilaren 19an, Hernanin. Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) Suhar Aristegik parte hartu zuen txapelketan 90 kilo azpiko mailan. Zazpi judoka izan ziren bere mailan borrokan bi multzotan banatuta. Aristegi ederki jardun tatamian eta horren erakusle podiumeko hirugarren maila izan zen