Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak baieztatu du Patogenizitate Handiko Hegazti Gripearen (HSN1) "zenbait foku" daudela Euskal Herrian zehar; horietako bat Lasarte-Orian atzeman dute. Horren aurrean, zenbait prebentzio neurri hartzea gomendatu diete herritarrei:
- Hilda edo hilzorian dauden hegaztiengana ez hurbiltzea eta ez ukitzea.
- Hegazti horien gorozkiak ez ukitzea.
- Basoko hegaztiak ez elikatzea.
- Norberaren maskotak zaintzea, egoera horietan (hilda edo hiltzear) dauden hegaztiengana hurbil ez daitezen.
- Txoriren bat egoera horretan ikusiz gero, 112 zenbakira deitzea eta toki zehatza zein den jakinaraztea, profesionalek behar bezala erretira dezaten animalia bertatik.
Lasarte-Oriako Udalak bat egin du irizpide horiekin eta ohartarazi du "funtsezkoa" dela horiek betetzea, "pertsonen nahiz etxeko animalien osasuna babesteko".