Lehena Pirinioetako mendilerrora izan zen hilaren 11n eta 12an, zehazki Huescako Baños de Panticosa herritik Tebarray tontorra igo zuten elkarteko hamalau lagunek. Eguraldi onak lagunduta Tena bailararen paisaiaz gozatu zuten ibilbidean zehar. Tontorrera iritsi ostean, jaitsiera mantso egin eta herrira iristean mokadu eta mokadu artean bizitakoa partekatu zuten.
Bestalde, hilean 19an, ibilaldi familiarra antolatu zuen elkarteak Artikutza parke naturalera. Haur eta helduak batuta, 43 bat pertsonek Eskas aparkalekutik ateratzen den ibilbide zirkularra egin zuten eta udazkenezko giroaz gozatu zuten Artikutzako pagoez eta haritzez osatutako basoetan barrena.