Erketz Euskal Dantza Taldeko 46 lagun elkartu ziren atzo Araeta jatetxean, bazkaltzeko. Bapo jan zuten guztiek eta digestioa egiteko eurek ongien egiten dakitena aurrera eraman zuten: dantzatzea. Gustura itzuli ziren herrira eta Euskal Jaiaren egitarauaren barruko plaza dantza saioan parte hartu zuen batek baino gehiagok.