Buruntzaldeko XVII. Ibilbideen eguna ospatu dute, igande goizean. Xede izanik eskualdeko herrien arteko loturak sustatzea; udal antolatzaileek martxa antolatu dute Buruntzaldeko bideez eta mendiez modu osasungarrian eta jasangarrian gozatzeko. Elizatze plazatik irten dira Lasarte-Oriatik animatutako parte hartzaileak. Usurbilen, frontoia izan da abiapuntua. Urnietan, eta Andoainen, aldiz, herriko plaza. Ostadar Ipar Martxa taldeak hitzorduarekin bat eginez, hamarretan partitu dira.
Goiz atseginak kalera irtetzera animaturik, kuadrilan zein familian, bost ibilbide egiteko aukera izan dute:
• ANDOAIN – LASARTE-ORIA.
Buruntza mendia zeharkatuz edo gailurra eginda. Koloreak: urdina eta urre zaharra; 7,9 km. Soilik oinez egin daiteke, eta beharrezkoa da mendiko oinetakoak erabiltzea.
• ANDOAIN – URNIETA.
Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km. Oinez edo bizikletaz egin daiteke, eta beharrezkoa da kirola egiteko oinetakoak erabiltzea.
• ANDOAIN – USURBIL.
Andatzatik barrena. Koloreak, urdina eta laranja; 14,9 km. Soilik oinez egin daiteke, eta beharrezkoa da mendiko oinetakoak erabiltzea.
• LASARTE-ORIA – URNIETA.
Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km. Oinez edo bizikletaz egin daiteke, eta beharrezkoa da kirola egiteko oinetakoak erabiltzea.
• LASARTE-ORIA – USURBIL.
Koloreak, urre zaharra eta laranja; 4 km. Oinez edo bizikletaz egin daiteke, eta beharrezkoa da kirola egiteko oinetakoak erabiltzea.