Zurmailu taldekoen erakusketa igandera arte dago zabalik

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urr. 17a, 17:00

Zurmailu taldeko kideak eskuekin eta zurarekin egindako obra ugari erakusten ari dira Antonio Mercero aretoan. Jakinarazi dute esposizioa ikustera joateko azken eguna igandea izango dela, hilak 19. Gaurko (hilak 17) ordutegia 18:00etatik 20:00etara artekoa izango da. Biharkoa, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Eta etzikoa, 12:00etatik 14:00etara.