Jardueraren helburua eskualdeko herrien arteko loturak sustatzea eta ingurune naturala modu osasungarri eta jasangarrian gozatzeko aukera ematea da. Horretarako herrialde bakoitzean kokatuak dauden paneletan zehaztu moduan, bost ibilbide egin ahal dira:
- ANDOAIN – LASARTE-ORIA.
Buruntza mendia zeharkatuz edo gailurra eginda. Koloreak: urdina eta urre zaharra; 7,9 km. Soilik oinez egin daiteke, eta beharrezkoa da mendiko oinetakoak erabiltzea. - ANDOAIN – URNIETA.
Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km. Oinez edo bizikletaz egin daiteke, eta beharrezkoa da kirola egiteko oinetakoak erabiltzea. - ANDOAIN – USURBIL.
Andatzatik barrena. Koloreak, urdina eta laranja; 14,9 km. Soilik oinez egin daiteke, eta beharrezkoa da mendiko oinetakoak erabiltzea. - LASARTE-ORIA – URNIETA.
Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km. Oinez edo bizikletaz egin daiteke, eta beharrezkoa da kirola egiteko oinetakoak erabiltzea. - LASARTE-ORIA – USURBIL.
Koloreak, urre zaharra eta laranja; 4 km. Oinez edo bizikletaz egin daiteke, eta beharrezkoa da kirola egiteko oinetakoak erabiltzea.
Herritako ano eta kontrol postuak honako lekuetan izango dira:
- Andoainen eta Urnietan: herriko plazan.
- Lasarte-Orian: Elizatze plazan.
- Usurbilen: frontoian.
Parte hartzaileek nahiez gero, Navi Ruta aplikazio jaitsi dezakete ere bideak egiteko.
Autobus zerbitzua egongo da goizean zehar herri batetik bestera joateko 12:07tik 14:40ra.
Horrez gain, antolatzaileek jakitera eman dute ez dela ur botilarik banatuko eta bakoitzak berea eramatea gomendatzen dute. Izan ere, bideetan zehar iturri ugari daude horiek betetzeko.
Ipar martxa taldeko hitzordua
Ekimenarekin bat egingo du Ostadar Ipar Martxa taldeak eta Lasarte-Oriatik Usurbilerako bidea egingo duela jakin arazi du. Hitzordua 10:00etan izango da Elizatze plazan.