Hiru Hondartzeko krosean batu zen herritar kopururik handiena. Gipuzkoako hiriburuko hiru hondartzak lotzen dituen 10 kilometrotako lasterketan, Julen Ormazabal izan zen lasarteoriatarren artean azkarrena, 35.15.
Martutenen, aldiz, bost kilometrotako proba egin zen eta Roberto Pera herritarra zazpigarren (25.00) izan zen.

Asturiasen podiumean
Distantzia luzeagoetan ere izan dira lehian Lasarte-Oriako korrikalariak. Asturiasen antolatutako bi lehiatan Mari Carmen Olaso herritarra bere mailako lehen postuetan izan da; Oviedon, gainera, garaikurra jaso zuen.
Hilaren 11n, Gijoneko maratoi erdia lehiatu zen eta herriko kirolariak 01.46.28 behar izan zituen helmugara iristeko. F55 mailako laugarren amaitu zuen proba.
Hurrengo egunean, aldiz, Oviedon izan zen Olaso; Maratoi erdi berdean parte hartu zuen. Asturiaseko kapitaleko inguruetako mendietan barrena gora eta behera ibili ostean, 02.02.19 marka egin zuen herritarrak; F50 mailako lehena izan zen.
Eta mendiko lehietan ere izan da herriko taldeko ordezkaririk. Hilaren 11n, Zubietan (Nafarroa) antolatutako Mendi Lasterketan, Lasarte-Oria Trail Mendi elkarteko (LOTME) Xabier Aizpuruak seigarren (55.52) postuan amaitu zuen hamabi kilometrotako lehia.