Palestinaren alde minutu bateko isilunea egin dute Atsobakarreko langile eta egoiliarrek

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urr. 15a, 17:14

Langileak eta egoiliarrak, egoitza atarian. Argazkia: Isaac Farre Rico.

Palestinari elkartasuna lau haizetara adierazteko eguna izaten ari da gaurkoa. Lanuzteak egiten ari dira asko, mobilizazioetan parte hartzen beste asko eta ekimen sinbolikoak ere aurrera eramaten ari dira, horren adibide, Atsobakar egoitzan gaur goizean egin dutena: 11:30ean atarira irten eta minutu bateko isilunea gorde dute beharginek zein erabiltzaileek, herrialde horretako bandera erakutsi bitartean.