Ongi hasi du Gipuzkoa Sortzeneko II. mailako taldeak denboraldia, Universitario Bilbao taldea garaitu du Bilbo jokatutako neurketa.
Lehen zatian ederki hartu zuten aurre beltzek (0-24) eta bigarrenean ongi eutsi zioten bizkaitarren erasoei (19-29).
16 eta 18 urtez azpiko Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak ekipoek ere garaipena erdietsi zuten Gernika RTren ordezkarien aurka. Helduenek lehia estuan 41-34 irabazi zioten Bizkaiko taldeari; gazteenak 51-17 gailendu ziren eta Erik Perez herritarrak entsegua egin zuen.
Euskal Liga I. mailako kideek, ordea, ez zuten Arrasaten garaipeneko punturik eskuratu. Borroka handiko lehia izan zen eta Kanpanzar Arrasatek beltzen defentsa gehiagotan urratzea lortu zuten, 27-17. Gipuzko Sortzeneko entseguetako bat Beltzak harrobiko Joanes Arroyok egin zuen.
Iberians garaile
Bestalde, Alex Saleta herritarrak Inberaias Castilla y Leon taldearekin jokatu zuen Europako Super Kopako neurketan; bigarren zatian atera zen. Belgikako Brussels Devils izan zuten aurrez aurre eta nagusi izan zen Espainiako taldea, 66-20.
Errugbia Atsobakarren
Bestalde, hilaren 18an, errugbi neurketez gozatzeko aukera izango da berriro Atsobakar kirol gunean. Gipuzkoa Sortzenen II. mailako taldeak Iruñea hartuko du ligako bigarren jardunaldian.