Mimoz zizelkatutako artelanak erakutsi dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urr. 11a, 14:45

Zurmailu Zurlanketa Elkarteko eta udal ikastaroetako kideek ondutako lanak ikusgai izango dira, ostegun arratsaldetik aurrera, Antonio Mercero aretoan. 50 piezak baino gehiagok osatutako bildumaz gozatzeko aukera izango dute, hilaren 19ra arte.

Motibo eta kolore askotakoak. Tamainak ere ugariak. Ispiluak, apaingarriak edota koadroak. Egur zati batetik halako piezak eratortzeko gaitasuna, izan, badutela erakutsi dute Zurmailu Zulanketa Elkarteko kideek. Ordu mordoaren lanaren emaitzak miatzeko asmoz, artisauen familiakoak eta hurkoak hurbildu dira erakusketa ikusteko asmoz. Agustin Valdivia alkatearekin taldeak argazkia atera ostean, mokadu eta trago goxoez disfrutatzeko beta izan dute.