Hilabete amaierako Baterajotzea aurkeztuko dute Lasarte-Orian gaur

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urr. 10a, 09:00

Euskal Herriko Emakume Feministon Baterajotzea aurrera eramango dute Zaldibarren, urriaren 31tik azaroaren 2ra. Ekimen horren Lasarte-Oriako aurkezpen ekitaldia egingo dute udalerriko gazte feministek gaur, Xirimiri elkartean, 19:00etatik aurrera, kate-tertulia formatuan. "Gitarreoa eta jatekoa" ez dira faltako. Bilerari ekin aurretik, Palestinaren aldeko elkartasun argazkia aterako dutela jakinarazi dute.