Uda aurretik egin zuten eskaera eta jaso dute erantzuna: Lasarte-Oria Osasun Publikoaren Alde (LOOPA) plataformako kideek aukera izango dute Eusko Legebiltzarrera joan eta gure udalerriko egoeraren berri emateko, hilaren 13an, 10:30etik aurrera. Zehazki, erakunde horren Osasun Batzordean parte hartuko dute. Ondoren, eragile gisa balorazioa egingo dutela iragarri dute.