Etxean jokatu zuen Ostadar SKTk Andoaingo Plastigaur Haundi izan zuen aurkari.
Lehen hamar minutuetan neurketa berdindua (18-10) egon zen arren, bigarren laurdenean partida hautsi zuten urdin-beltzek (32-16).
Nahiz eta puntu gutxi lortu, gainerako hogei minutuetan ere, herriko taldea nagusi izan zen eta 51-26 irabazi zuen neurketa.
Ostadar Urdina eta Beltza ordezkariek, aldiz, Bera Berako Manteo eta Amara taldeen aurka neurtu zituzten indarrak eta ederki borrokatu arren emaitza ezberdinak eskuratu zituzten.
Lehenek hirugarren laurdenean neurketa berdindu (34-36) ostean, azken hamar minutuetan ezin izan zioten eutsi donostiarren erritmoari eta 38-50 galdu zuten.
Bigarrenek, aldiz, lehen hamar minutuetan aurka (10-5) jarri zitzaien markagailuari itzulia eman zioten (18-20) atsedenaldira joan baino lehen. Bigarren zati berdinduaren ostean, bi punturengatik lortu zuen garaipena talde urdin-beltzak (36-38).
Gainerako emaitzak
Ez ziren jardunaldia jokatu zuten Ostadarreko talde bakarrak izan. Senior taldeek ezin izan zituzten euren aurkariak gainditu; II. mailako taldeak 39-51 galdu zuen Tecnunen kontra eta II. mailakoak, aldiz, 71-41.
Errendimendu taldeek, bestalde, aldeko emaitzak lortu zituen. Junior taldeak garaipen berria gehitu zuen Eskoriatzaren aurka, 87-21. Eta Kadete Urreak 66-27 irabazi zuen Ointxe!.
Hilaren 11 eta 12ko asteburuan Ostadar SKTko taldeek, III. mailako ordezkariak izan ezik, norgehiagokak izango dituzte.