Donostiako Maratoi Erdia 21K proban, esate baterako, 25 kidek amaitu zuten lasterketa. Horien artean Julen Sasian (01.16.30) eta Vanesa Rios (01.39.08) izan ziren azkarrenak eta Mari Carmen Olaso herritarra (01.50.07) F55 mailako hirugarren izan zen.
Hendaya (Lapurdi) eta Hondarribia batzen dituen Txingudi Korrika lasterketan zazpi lasarteoriatar izan ziren lehian eta Trinko taldeko Gorka Alvarez (44.08) eta Ane Aldazabal (59.08) izan zien herritarren artean lehenak helmuga igarotzen.
Herritarrak izan ziren ere Zumaiako Flysh Traileko bi probatan. 23 kilometroko ibilbidean Irati Agirre (03.36.29) izan zen lehen herritarra eta 13 kilometrotako saio motzean, Ander Zulaika (01.48.24).
Eta Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) lehiatu zen Mendira Joan Etorria proban Lasarte-Oria Traileko (LOTME) Xabier Aizpurua (50.49) kidea 10. postuan izan zen.
Espainiako txapelketa
Eider Redondo gazteak, aldiz, denboraldiko lehen txapelketa lehiatu zuen La Nucian (Alacant, Valentzia). Euskadiko selekzioko kide modura Inklusioko eta 16 urtez azpiko Espainiako txapelketan parte hartu zuen Ostadar Atletismo taldeko kideak bi probatan: luzera jauzian eta 4x100 m. erreleboan.
Jauzi saioan zortzigarren postuan amaitu zuen lehia, 5,05 metroko markarekin. Erreleboan, aldiz, kanporatua izan zen laukoa lekukoa lekuz kanpo aldatzeagatik.