Herritarrek katekesian izena eman dezaketela jakinarazi dute

Txintxarri Aldizkaria

Udalerriko parrokietako kudeatzaileek ohartarazi dute haurren eta familien katekesian izena eman dezaketela lasarteoriatarrek. Ostiraletan izango dute horretarako aukera, San Pedro parrokiako bulegoan, 18:00etatik 19:00etara. Informazio gehiago nahi dutenek 639 02 88 61 telefono zenbakira deitu behar dute.