Atsobakar auzotik Okendo plazara jaitsiko dira bihar eta arratsaldeko seietan zabalduko dute enparantza horretako karpa. Rock kontzertuen aurretik ordubeteko pintxo-potea egingo dute eta Andaluziako zenbait produktu jarriko dituzte bertaratzen diren herritarren eskura: hestebeteak, pintxo beroak eta baita rebujitoa ere, manzanilla ardoa eta freskagarria nahastuta egiten den edaria. Ondoren, The Noise Makers eta Arka taldeek joko dute; azken horrek diskoa estreinatuko duela iragarri dute Aste Kulturalaren antolatzaileek.
Larunbatean eta igandean hamaika jarduera gehiago aurrera eramango dituzte haurrentzat nahiz helduentzat. Ez dira faltako jolasak, kontzertuak, otordu herrikoiak (Semblante Andaluzeko sukaldariek kozinatutako paella famatua, besteak beste) edota ikastaro praktikoak.
Egitaraua
Hilak 9, osteguna
- 19:00etan, Txani Rodriguez idazlearekin solasaldia, La Andalucía evocada lanari buruz.
- 20:30ean, ohorezko ardoarekin topa.
Hilak 10, ostirala
- 18:00etan, karparen irekiera.
- 19:00etan, pintxo-potea (ordubetekoa).
- 20:00etan, The Noise Makers taldearen kontzertua.
- 23:00etan, Arka taldearen kontzertua.
Hilak 11, larunbata
- 11:00etatik 14:00etara, haurrentzako puzgarriak eta egurrezko jokoak.
- 11:30ean, jolasak, aurpegi margoketa, minidiskoa eta marrazki txapelketa, umeentzat.
- 12:30etan, LOZETeko buruhandi eta Oaintxe in deu! txarangarekin kalejira.
- 14:30ean, herri bazkaria. Marmitakoa jango dute.
- 16:00etan, txapelketak: toka, igela eta botea.
- 17:00etatik 20:00etara, haurrentzako puzgarriak eta egurrezko jokoak.
- 17:00etan, dantzaldia.
- 19:00etan, runba flamenko ikastaroa, Amaia Gonzalez Caballeroren eskutik.
- 20:00etan, Flamenco y son taldearen kontzertua.
- 23:00etan, La calle del Remolino taldearen kontzertua.
Hilak 12, igandea
- 11:00etan, karparen irekiera, musikarekin.
- 12:30ean, txapelketen sariak banatuko dituzte.
- 14:30ean, herri bazkaria. Paella jango dute.
- 17:00etan, Semblante Andaluz elkarteko dantza taldeen emanaldiak: Duende, Al Alba, Azahar, Azabache eta Akelarre Flamenca.
- 18:30ean, Gipsy Dance ikastaroa, Lourdes Motiño-ren eskutik.
- 19:30ean, Semblante Rociero taldearen kontzertua.
- 21:00etan, 22. Aste Kulturalaren amaiera.