Eguzki Areto Futbol taldeek, denetariko emaitzak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urr. 7a, 13:30

Zorte ezberdina izan zuten Eguzki Areto Futbol taldeko ordezkariek euren lehen jardunaldian. Gazteen mailako Eguzki Lekuona tailerrak izan zen bakarra garaipena eskuratzen. Maila berrian estreinakoz jokatu da taldea eta ongi egin dio aurre erronkari. Anoeta FT-rekin neurtu zituen indarrak Maialen Chourraut kiroldegian. Etxeko taldea nagusi izan jokoan eta markagailuan isla izan zuen; 8-0 irabazi zuen

Hasieratik jokoaren erritmoa ezarri zuen Eguzkik eta hamargarren minutuan aurre hartu zuen. 

Ondorioz, anoetarrak atzean giltzatu ziren eta erasorik sortzeko apenas izan zuten aukerarik.

Hala ere, defentsan ez ziren fin ibili aurkaria. Jokaldi ongi landuekin gol kopurua handitzen joan ziren hori-beltzak eta zortzira arte iritsi ziren.

Ilusioa eta lana

Kadete mailatik gazteen kategoriara jauzi egin du Gorka Redondo eta Edu Menak zuzendutako taldeak. Redondok azaldu modura, ilusioz egiten diote aurre denboraldiari berriari, baita zalantza batzuekin ere.

Izan ere, Eguzkiko kideek ez dakite ziur zer motatako aurkariekin egingo dute topo aurtengo denboraldian eta horietako batzuk urdin-beltzak baino bi edo hiru urte zaharrago diren jokalariak izan ditzaketela nabarmendu du.

Hala ere, taldean sinesten duela onartu du: "Duela lau urtetik ari gara batera lanean. Euskadiko infantil eta kadete txapeldun izan da eta maika horietako Espainiako txapelketetan izan da lehian. Talde sendoa da". Horregatik, jokalariek adinaren aldea, urte horietan guztietan egindako lanarengatik ordezkatu dezaketela uste du. 

Ongi hasi dute liga Anoeta FT garaituz, baina neurketaz neurketa joango direla argi du prestatzaileak. Hurrengo hitzordua prestatzeko denbora izango du taldeak, bigarren jardunaldian atseden izango baitu.

Gainerako taldeak

Bestalde, denboraldiko lehen puntua eskuratu zuen kadete mailako ordezkariak; Antiguokoren aurka bana berdindu zuen partida aurka izanik. 

Ohorezko Erregional mailan, aldiz, ez zuen zorterik izan Eguzki Arkupe Rehabilitaciones taldeak; berdindutako neurketa Mele Mele Teep Tolosalak irabazi zuen, 6-5.