Nerabeen osasun mentalaz hitz egiteko saioa egingo dute bihar

Txintxarri Aldizkaria 2025eko urriaren 7a

Treba Gurasoak programaren baitako hitzaldi bat, 2024koa.

Treba Gurasoak ekimenaren barruan 'Osasun mentala eta nerabeak' solasaldia aurrera eramango dute Antonio Mercero aretoan, 17:30etik aurrera. Ortzadar enpresako kideek gidatuko dute saioa eta jakinarazi dute doakoa dela izen ematea. Interesa dutenek kultura@lasarte-oria.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute eta izen-abizenak, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa zehaztu beharko dituzte.