Agendako hitzorduak
Hilak 10, ostirala
- 18:00etan, Antonio Mercero aretoan, Zurmailu taldeko kideek egurrarekin egindako lanak erakutsiko dituzte hilaren 19ra arte. Ordutegia, hauxe: 18:00etatik 20:00etara astegunetan, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara larunbatetan eta 12:00etatik 14:00etara igandeetan.
Hilak 11, larunbata
- 20:00etan, Manuel Lekuona Kultur Etxean, Heriotzak Eduardo du izena antzezlana. Sarrerek 6 euro balio dute.
Hilak 12, igandea
- 17:00etan, Manuel Lekuona Kultur Etxean, Angelo en el bosque misterioso filma, haurrentzat. Sarrerek 4 euro balio dute.
- 19:30ean, Manuel Lekuona Kultur Etxean, Jone, batzuetan filma, helduentzat. Sarrerek 6 euro balio dute.
Hilak 15, asteazkena
- 19:00etan, Manuel Lekuona Kultur Etxean, opera emanaldi digitala: Rigoletto. Sarrerek 7,5 eta 9 euro artean balio dute.
Hilak 17, ostirala
- 20:00etan, Manuel Lekuona Kultur Etxean, Maspalomas filmari buruzko emanaldi-solasaldia. Okendo Zinema Taldeko kideek jakinarazi dute zuzendarietako bat, Joxe Mari Goenaga, ikus-entzuleekin solastera etorriko dela. Sarrerek 6 euro balio dute.
Hilak 18, larunbata
- Egun osoan zehar, herrian barrena, Euskal Jaia. Egitaraua hilaren 13an jakinaraziko dute antolatzaileek.
- 20:00etan, Manuel Lekuona Kultur Etxean, 22. Dantza Zirkuituaren barruko Txalaparta emanaldia, Kukai taldearen eskutik.
Hilak 19, igandea
- 17:00etan, Manuel Lekuona Kultur Etxean, Hartz-atzapar kanpamentua filma, haurrentzat. Sarrerek 4 euro balio dute.
- 19:30ean, Manuel Lekuona Kultur Etxean, Maspalomas filma, helduentzat. Sarrerek 6 euro balio dute.
Hilak 26, igandea
- 17:00etan, Manuel Lekuona Kultur Etxean, Super agente Hitpig filma, haurrentzat. Sarrerek 4 euro balio dute.
- 19:30ean, Manuel Lekuona Kultur Etxean, El expediente Warren: el último rito filma, helduentzat. Sarrerek 6 euro balio dute.
Hilak 31, ostirala
- 20:00etan, Manuel Lekuona Kultur Etxean, Molt Lluny filma, Okendo Zinema Taldearen eskutik. Sarrerek 6 euro balio dute.