Adinekoen Omenaldi Astearen asteburua askotariko jarduerez ondu da, herriko helduek ez dute aspertzeko astirik izan. Ostiralean, Biyak Bateko koruak kontzertua eskaini zuen. Manuel Lekuona Kultur Etxean bildurik, abesbatzak emanaldiak ordubete inguru iraun zuen.
Jai giroari eutsita, XI. Ibilaldi Neurtua eraman zuten aurrera, larunbat goizean. Sasoian daudela erakusteko asmoz, 39 bikote hurbildu ziren, Okendo Plazan. Binaka eta minutu bateko aldearekin irten ziren enparantza abiapuntu zutelarik. Xedea herrian zeharreko ibilbidea ahalik eta azkarren egitea izan zen. Giro onean, ibilaldiko partaideak irribarretsu eta dantzari partitu zuten.
Ordubete ingururen bueltan ailegatu zen lehenengo bikotea helmugara, hau da, Okendo Plazara. Bertan, hamaiketakoa zuten esperoan: fruta, ogitartekoa eta botila bat ur. Eguerdirako, ibilbidea denek burutu zutelarik, sari banaketari ekin zioten. Ordainsariak banatzeko laguntzaile Lasarte-Oriako alkatea Agustin Valdivia izan zuten.
Igandean, ohiko legez, 65 urtetik gorako X lagunek batera bazkaldu zuten, Michelingo tenis gunean. Hainbat mahai ipini dituzte, kirol gunean. Horien artean, parte hartzaile zaharrenez osaturikoa: X eta X. Hura ohorezko mahaia izan da. Helduez gain, alkatea, Biyak Bateko lehendakaria eta gizarte gaietako zinegotzia izan dira. Menu goxoaz disfrutatu ondoren, opariak eman dizkiete, eta denek batera dantzaldiari ekin diote.
Asteburukoa amaiturik, Adinekoen Omenaldi Astearen azken txanpa dator. Hauek dira azken egunei begirako egitaraua.
Hilak 6, astelehena
- 18:00etatik 19:00etara, bingoa eta bestelako jolasak
Hilak 7, astelehena
- 18:00etan, sari banaketa
Hilak 8, asteazkena
- 10:30ean, urrezko ezteiak bete dituztenen kalejira.
- 11:00etan, meza, Ama Brigitarren komentuan.
- 12:00etan, oroigarri banaketa urrezko ezteiak bete dituzten bikoteei, egoitzan.
- 14:30ean, bazkaria Herriko Etxea jatetxean. Ondoren, dantzaldia.