Mirentxu eta jokalariak, Buruz buruko II. Trinkete txapelketarako prest

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urr. 3a, 11:30

Buruz buruzko II. Trinkete txapelketako parekatzeak. Arg.: Trinkete txapelketa.

Pilotako zaletuek hitzordu polita dute bihar, hilaren 4an, Mirentxuko trinketean, Buruz buruko II. Trinkete txapelketa

Goizeko 09:00etan pilotari lehen kolpea eman eta sakez, bi paretaz, dejadaz, lasterketez... betetako eguna izango da trinketean. 32 parte hartzaile izango dira lehen kanporaketan; horien artean, iazko txapeldun Iker Artetxe izango da elastiko gorria defendatzen. Irudian lehen neurketetako parekatzeak eta orduak. Arratsaldeko finaleko buruz burukora iristeko lehia gogorra izango da.

Jokalariek ez ezik, ikusleek ere izango dute saririk eskuratzeko aukera; lehia amaitzean hainbat zozketa egingo dituzte antolatzaileek.

Eskuz lehia

Federatutako kirolariei dagokionez, Intzako pilotariek bi partidari egingo diete aurre etxean, hilaren 3an, Loidibarren pilotalekuan. 19:00etan, Kadete 3. Mailako lehia izango da eta jarraian, Nagusien 3. Mailakoa.