'Maspalomas' eta 'Karmele' filmen zuzendariak herrira ekarriko ditu Okendo Zinema Taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2025eko urriaren 2a

Urri eta azarorako emanaldiak iragarri ditu "zazpigarren artea" udalerrian sustatzeaz arduratzen den eragileak. Hilaren 17an 'Maspalomas' filmaren zuzendarietako bat etorriko da kultur etxera, Joxe Mari Goenaga; azaroaren 7an, berriz, 'Karmele' pelikulaz hitz egingo du Asier Altuna zuzendariak. 

Donostiako Zinemaldia amaitu berritan iragarri ditu Okendo Zinema Taldeak datozen asteetarako antolatu dituen proiekzioak:

  • Hilaren 5ean, igandearekin, 19:30ean kultur etxean, Sirat filma emango dute. Sarrerek 6 euro balio dute.
  • Hilaren 17an, ostiralarekin, 20:00etan kultur etxean, Maspalomas filma emango dute eta zuzendarietako bat, Joxe Mari Goenaga, ikus-entzuleekin hitz egitera etorriko da. Sarrerek 6 euro balio dute.
  • Urriaren 31n, ostiralarekin, 20:00etan kultur etxean, Molt Iluny filma emango dute. Sarrerek 6 euro balio dute.
  • Azaroaren 7an, ostiralarekin, 20:00etan kultur etxean, Karmele filma emango dute eta Asier Altuna zuzendaria ikus-entzuleekin hitz egitera etorriko da. Sarrerek 6 euro balio dute.