Ostadar Boleibolek bi talde izango ditu aurten Euskal Ligan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urr. 2a, 11:30

2024-2025 denboraldiko Euskal Ligako II. mailako finaleko irudia.

Lehiaketa denboraldia atea joka dute Ostadar Boleibola saileko Euskal Ligako ordezkariek. Iaz II. mailako taldeak lortutako maila igoerari esker, aurten bi talde izango ditu talde urdin-beltzak kategoria horretan. Hilaren 4an eta 5ean, lehen neurketak jokatuko dituzte

Lehena kantxara ateratzen Euskal Ligako I. mailako taldeak izango da; Getxon (Bizkaia) hasiko du lehiaketa hilaren 4an. 

Multzo bakarrean bi itzulitako liga jokatuko du. Gipuzkoako ordezkari bakarra izanik, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Errioxako taldeen aurka neurtu beharko ditu aurten indarrak Lasarte-Oriako taldeak maila mantentzeko asmoarekin. 

Egun bat geroago, II. mailako taldeak etxeko berotasunean hasiko du denboraldia. Goizeko 11:00etan, CD Navarro Villoslada izango du aurrez aurre Maialen Chourraut kiroldegian. 

Kategoria horretako parte hartzaile kopurua handia denez, bi multzo egin dira eta B taldean dago kokatua Ostadarreko ordezkaria. Gipuzkoa zein Nafarroako aurkariak izango ditu aurrez aurre eta bi itzuliko liga jokatuko dute.

Harrobia ere prest

Gipuzkoa maila lehiatuko diren taldeei dagokionez, hilaren erdialdean hasiko dute aurten jarduna. 

Ez da senior talderik izango, baina harrobia sendotzen jarraitzen du taldeak. Jubenil mailako talde bat, kadete mailako bi, infantil bat eta bi alebin izango dira aurten lehian.

Abendura arte irekiera fasea jokatuko dute eta urtarriletik aurrera, aldiz, Gipuzkoako txapelketa.