Txapelketari hasiera emateko Kayak Kroseko erlojupeko lehia izan zuen olinpiar dominadunak, irailaren 29an. Erlojupean baino lauko lehia gustukoago duela argi geratu zen; Chourrautek 66.43 marka lortu eta hamazazpigarren postuan amaitu zuen saioa.
Hilaren lehenean, K1eko kanporaketa eta taldeko lehiari egin zion aurre herritarrak.
Ordu batzuk beranduago zuen taldekako lehiarako indarrak gordez, bakarkako kanporaketa 105.25 markarekin gainditu zuen Lasarte-Oriako kirolariak.
Eguneko bigarren proban, aldiz, laugarren postuarekin konformatu behar izan zuten herritarrak eta bere kideek; Laia Sorribes eta Leire Goñi izan zituen lagun jaitsieran. Marka aldetik (107.57) hirugarren postua lortu arren, bigarren atean egindako akats batek bi segundoko zigorra gehitu zion emaitzari eta horrek podiumetik kanpo utzi zuen hirukoa.
Bi jardunaldi faltan
Ez da lehia amaitu oraindik, bi saio gehiago ditu aurretik Chourrautek; K1 mailako bakarkako zein Kayak Kroseko txapelketak jokatuko ditu hurrengo egunetan. Zehazki, bihar, hilaren 3an, K1 kategoriako lehiaketari egingo dio aurre eta 4an, kayak krosekoari.