Hasi da 2025eko Adinekoen Omenaldi Astea; bandera igo dute Biyak Bat egoitzako kideek gaur eguerdian. Hori egin aurretik, hitza hartu du aipatu egoitzako lehendakari Lucia Muñozek, eta adinekoei zuzendu die hitzartzea. Nabarmendu du pertsona horiek "gizartearen oinarrizko zutabe" direla, eta horien "jakindurian" egin du azpimarra. Eskerrak ere eman dizkie "bizitzaren egiazko esanahia zein den erakusteagatik", baita eskaintzen duten "baldintzarik gabeko maitasunagatik" ere.
Ospakizun astean "pozez betetako uneak" bizi ditzaten nahi du Muñozek, hala adierazi du, eta denek ala denek gozatzea espero du.
Adierazpenak amaituta, egoitzako kide batek bandera igo du, eta koloretako serpentinak jaurti dituzte beste zenbaitek. Akordeoi jotzaileak doinua jarri dio hitzorduari, eta asko izan dira eskutik heldu eta musikaren erritmora dantza egitera animatu direnak. Elkar agurtu aurretik, mokadutxo ederrak jateko aukera izan dute bertaratu direnek.
Honako hau da egitaraua:
Hilak 1, asteazkena
- 16:00etan, briska eta txintxon txapelketetako partidak, egoitzan.
Hilak 2, osteguna
- 10:00etan, gimnastika erakustaldia, Maialen Chourraut kiroldegian.
- 16:00etan, toka, igela eta bote txapelketak, egoitzan.
Hilak 3, ostirala
- 11:00etan, Ondo ibili ibilaldi osasungarria, Okendo plazatik abiatuta.
- 12:00etan, ibilaldiko partaideentzat luntxa, Antonio Mercero aretoan.
- 19:00etan, Biyak Bat koruaren emanaldia, Manuel Lekuona Kultur Etxean.
Hilak 4, larunbata
- 09:30ean, ibilaldi neurtua.
- 18:00etatik 20:00etara, dantzaldia Trio Galera taldearen eskutik.
Hilak 5, igandea
- 12:30ean, meza, San Pedro parrokian. Kañejiran joango dira parrokiaraino, egoitzatik.
- 14:00etan, bazkaria, Michelingo pilotalekuan. Ondoren, dantzaldia izango dute Trio Galea-ren eskutik.
Hilak 6, astelehena
- 18:00etatik 19:00etara, bingoa eta bestelako jolasak
Hilak 7, astelehena
- 18:00etan, sari banaketa
Hilak 8, asteazkena
- 10:30ean, urrezko ezteiak bete dituztenen kalejira.
- 11:00etan, meza, Ama Brigitarren komentuan.
- 12:00etan, oroigarri banaketa urrezko ezteiak bete dituzten bikoteei, egoitzan.
- 14:30ean, bazkaria Herriko Etxea jatetxean. Ondoren, dantzaldia.