Etxekoak hasieratik nagusi izan ziren. Hori-beltzen hutsune eta akatsak ederki baliatu zituen markagailuan aurreratu eta aldea irekitzeko, 7-0. Eguzki aurkariaren atera iristen saiatu zen eta zatia amaitzeko minutu bat faltan zela lortu zuen fruitua, 7-1.
Atsedenaldiaren ostean, beste hiru gol egitea lortu zuten. Baina Bilkoain ez zen atzean geratu eta azken emaitza 12-4 izan zen.
Liga hasiera
Orain ligari begira jarriko da Francisco Javier Kixki Perez eta Yosu Lopezen taldea. Lehen hitzordua Tolosan dute; aurkaria Mele Mele Teep Tolosala izango da.
Jubenil taldeak, aldiz, etxean emango dio hasiera lehiari; Anoeta FT izango du aurkari. Eta kadeteek Donostian neurtuko dituzte indarrak Antiguoko taldearekin.